![]()
|
III. ESZENA: (KALE GUZTIAK) Hotz handiegia lo egiteko -dio zure ezpainetako izotz-puskak-. Hotz handiegia. Eta hiriari ez zaizkio kabitzen gure gorputzak bere patriketan. Kalea da gure dei dezakegun leku bakarra. Baina ez dardararik egin, maitea. Eraikinak zuhaitzak dira eta ume nekropoliak dituzte, flotatzen ez duten ozeanoetan itotako irlak. “Haiek” asfalto bertikaleko zulo bat daukate, argirik gabeko leiho bat gauaren barrunbeetan. Eta guk? Guk, kale guztiak.
III. ESZENA: (KALE GUZTIAK) |