![]()
|
8. HIERARKIA Hurrengo egunean berriz joan zen irratira. Eta nekea nabarmen igartzen zitzaion arren, erantzun egin zituen zorionez zoraturik zebiltzan neska-mutilen deiak.
Mutiko isil batena izan zen lehena.
— Kaixo? — Kaixo. — Kaixo. Ea, Diego deitzen zara zu, ezta? — Bai. — Eta bost urte dituzu. — Bai. — Ikusten duzu erregeok dena dakigula. — Bai.
— Gustatu zaizkizu utzi dizkizugun opariak, Diego? — Bai. — Pozik egongo zara orduan. — Bai. — Eta Oskarri, zure anaiari, gustatu zaizkio opariak?
— Bai – baina apalago. — Bera ere pozik egongo da orduan.
— Bai.
— Ai, barkatu, momentu bat, uste dut nahasi egin naizela. Zuk baduzu anaiarik? — Ez.
8. HIERARKIA |