![]()
|
16. IRAILA Nik ez nekien: portuko argiak pizten direnean, joan egiten dira ontzi batzuk itzuli ordez.
— Gaua kanpoan emango dute. Goizez itzuliko dira- esan zuen neskak.
Seselleko areatzan gaude eserita. Gure aurrean, pausatuta dago itsasoa botila baten barruan balego bezala.
— Gustatuko litzaidake haiekin joatea, nola aritzen diren ikusteko- esan zuen.
Zortzi eta erdiak izango dira eta jadanik sortu da eguzkia Ares herri gainean eta hor bukatu da uda.
...nola aritzen diren ikusteko.
Bera ezagutu baino lehen sasoi batez Anne Bancroften modura imajinatzen nuen mediak bere hanka luzeetan behera irristarazten eta ni Dustin Hoffman zurbil bat nintzen ate ondoan, txikia eta buru handia, eskuak tente, sorbaldak uzkur eta oinak elkarri itsatsita.
Gero jakin nuen uda hurrengo egunean amaitzen zela benetan, baina ezinbesteko bat etortze planetarioa merezi zuen ordukoak.
Zeren Seselleko arrats hark ematen zuen tronpetaz inguratutako ipuin baterako eta munduak, horrela sortua izan baitzen, memoriari onartzen diolako lizentzia udazkeneko lehen eguna besterik gabe aldatzeko.
Bihar eguzki izango da eta irailak ez du iraungo betirako. Bukatu nahi zenuke uda oinetan Seselleko area sentituz?
gogoratzen naiz zurekin, noski, itsasoa gustatzen zaizu eta paseoan patinatzea.
16. IRAILA |