Ezagutzen ez nuen emakume batek
hirurehun zulo saldu nahi izan zizkidan eta usain bat.
Egun hartan
arrain bat atera nion kapelutik
eta begi artean sartu nion.
Ze polita
-esan zuen-
oso egun polita da.
Jadanik badira urte batzuk
zubi guztiak bisitatzera irten ginela
eta elkarri izarrak ukitzera
ze polita
-esan zuen-
ze polita den
ikustea
nola hiltzen diren erraldoiak
zubipean
eta ezikusiarena ez egitea.