zetazeo gune bat bezalakoak gara
eta asten hirutan
maitasuna okaztatzen dugu
ahotik ahora
gero armairuak irekitzen ditugu
pintzelak dituena
argazkiak
eta bide zintak
gure postura intimoenekin.
zuk inoiz ez daramazu kulerorik
eta beti koadro bera pintatzen duzu
urdina
kobalto-urdina.
nik patxadaz begiratzen zaitut
ez dakit
honek guztiak nolabait
zure akordua ekarriko balit bezala.