![]()
|
TUÑONEN AMETSAK tabernako mahai baten gainean raul gonzalez tuñon poetak fotogramak zabaltzen ditu boedon pasatako haurtzaro batenak (edo oroimeneko beste edozein txokotakoak bestela)
pelikula horretan urperatutako kaleak daude (ametsean venecia bilakatzen dira eta noia edo fisterra deitzen dira)
baina akaso poetak nahasten ditu bere aitaren historiekin beste nostalgia baten fikzioekin
zuri-beltzekoa da kontakizuna eta itsasontziak ditu kaleetan eta umeak murgilka eta korrika eta barrezka dabiltza
eta akaso atzealdean lainoa sumatu daiteke balea-portu bat eta katxalote gorpuak
balea bakar batek ere ez ditu zubipetik pasatzen den ibaiko urak sekula nabigatu
inoiz noria bat egon zen baina orain izena baino ez da eta egurrezko zaldietan ez dabil ume tristerik
pianolak oihartzun egiten du harzolan poetaren (asmatutako) oroitzapenetan eta euriak memoria urtzen du uholdea jo eta errepikan hasten denean
TUÑONEN AMETSAK |