BUKAERAREN POEMA
Marina Tsvetaieva

Поэма конца (1924)
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2016

 

 

            11

 

Guztia danbaz galdu —

kolpe garbi batez!

Auzunea, aldiria:

egunak ahi bitez.

 

Poz barik (haitzak leitzen ditugu),

egunak, eta etxeak, eta gu.

 

Datxa hutsak! Ama zaharra

lez — ditut berpiztu.

Ekintza da — hustea:

hutsa ezin hustu.

 

(Datxa horiek ia hutsik badaude,

balira bertan kiskaliko, hobe!)

 

Zirkinik egin gabe,

zauria ageri.

Aldiririk aldiri,

josturetan zauri!

 

Diodan — mutu — gauza segura:

amodioa dela jostura.

 

Jostura — ez ezkutu.

— Ez eska babesik! —

Hilak lurrari gisan

zuri josia ni.

 

(Nolakoa den, geroak hitza:

hari bakuna edo anitza!)

 

Zabalduz mukuru da

hondakinez zaina!

Ohorez da zartatu:

apurtu ez baina!

 

Hari azpian — bizirik dela

zain gorrietan, ez da ustela!

 

Gogor hausten duenak

ez du galtzen eta!

Auzunea, aldiria:

bananduz kopetak.

 

Garunak haizez, une honetan

urkamendiak auzuneetan!

 

Goiz-alban ez du galtzen

iheslari-hausleak.

Gauean jositako

bizi hari gabea.

 

Ez izan kexu hari okertzeaz.

Auzuneetan: hari apurtzeak.

 

Nahasian arimak,

orbainak eskura.

Auzunea, aldiria:

handia asaldura.

 

Patuaren zapata

lohiaren gainean.

...azkarra dut eskua,

haria zainean.

 

Nahiz den haria apurtuago,

azken farola argitan dago!

 

            * * *

 

Hemen? Beheko arrazen

begien jokaldiz.

Begira. — Joango gara

mendira? — Azken aldiz!

 

 

BUKAERAREN POEMA
Marina Tsvetaieva

Поэма конца (1924)
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2016