BUKAERAREN POEMA
3
Eta — kaia. Lotu naiz uraren jario trinkoegian. Hortxe ditugu Semiramisen lorategi eskegiak!
Ura (altzairuz egin xingola, tonalitatez hilgarri) nola kantariak paperari, nola itsuak hormari
heltzen diot.... Ez didazu entzuten? Makurtuz ere — iguala? Egarri asegarriari heldu, teilatu ertzari bezala
sonanbuloak... Ibai ikarak, —naiade nintzaizun jaio! Ibaiari estu oratzen diot maitea hurbil bazaio —
Fidela... Hilak fidel diren ber. Ez denak alde batean. Ezker eskuin dut herio fidel. Zu. Hiltzat eskuin aldean.
Ustekabean argi izpia. Panderoz irri algara. — Behar genuke biok... (Dardara) — Atrebituko al gara?
BUKAERAREN POEMA |