Gure herria
Yannis Ritsos

1967
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Mendira goaz gure herria ikusteko:
lur idorrak, harritzak, olibondoak.
Itsasoraino doazen mahastiak.
Gurdiaren ondoan, suaren kea.
Txorimalo bat egin dugu aitonaren arropaz.
Ogi pusketa bat eta argitasun handia eskatzen duten egunak.
Lastozko kapeluaren dirdira makalen pean.
Txoria langan. Behia belar onduan.

Nola jaso ahal izan ote ditugu etxeak, bizitza,
harrizko eskuz?

Pazko-xirioak ketan dira oraino gure ateetan
Pizkundea ospatzera urtero etortzen diren
hildakoek marrazturiko gurutze beltzetan.
Nola maite dugun lur hau, ezti, harro!
Gauero, putzu idortuaren sakonetik irten
eta arboletan jartzen dira estatuak.

 

Gure herria
Yannis Ritsos

1967
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea