Zorion handia
Wislawa Szymborska

1993
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Zorion handia da
nolako munduan bizi garen
zehazki ez jakitea.

Jakiteak luze bizitzea eskatuko luke,
irauten duena baino askoz luzeago.
Bestelako munduen ezagutzea,
alderatzeko badere.

Mugak ezartzen eta trabak jartzen
maisu ukaezina den
gorputzari gain hartzea.

Zientziaren onerako,
irudiaren
eta behinbetiko ondorioen gardenerako,
dena doan eta dabilen
denborari gain hartzea.

Ikuspuntu honetatik,
agur betirako
xehetasunak eta gertakariak.
Asteko egunak kontatzeak
zentzubako jarduna behar luke,
gutuna ontzian botatzeak
nerabeen gaiztakeria.
Eta ohar espantagarria
“Ez zapaldu belarra” dioen kartelak.

 

Zorion handia
Wislawa Szymborska

1993
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea