Nekatua nago
Yehuda Amichai
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea
Nekatua nago, berba arrotzak
sartzen zaizkion hizkuntza zaharra bezala.
Ezin babestu.
Zakur bat erosi
eta herri-mina irakatsiko diot.
Atearen karranka:
ez da nik behar nukeena.
Baina ilunabarren onberan karrikak beteak daude
aitaordekoz eta amaordekoz.
Nekatua nago
Yehuda Amichai
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea