Ni zapatok naute
Felix Leclerc

1948
euskaratzailea: Koldo Izagirre / Itxaro Borda
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Ni zapatok naute egin bidazti
Eskolatik gerlara ekarri
Zapata ferratuok didate irakatsi
Mundua zein den lazgarri

Zapatok ibili naute pentzean
Zapatok naute ilargira eraman
Eta laminek dituzte ohatzean
Gozo hartu maita-dantzan

Zapatok bildua dute basoko ura
Alorreko lokatza eta emazteen malkoa
Zapatok sekula ez dute ukatu
Ez herria ez arima ez Jainkoa

Joan izan dira irtenbide bila
Ibili izan dira herririk herri
Ez naiz hala ere asko urrundu
Baina zuhurrago naute egin

Hirietan dabiltzan zapatek oro
Alprojenek edo erreginarenek
Noizbait dute zola galduko
Agian aste honetan dateke

Ez, zapatok ez dute jo Atenas
Zelaiak dituzte zapatok laket
Museoan egingo balute sartzera
Bertarako utz ditzaket

Zeruan ez omen dute, laguna,
Onartzen zapata-txukuna:
Zikin ezazu lehenbailehen zapata
Jainkoek zaitzaten barka.

 

Ni zapatok naute
Felix Leclerc

1948
euskaratzailea: Koldo Izagirre / Itxaro Borda
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea