Ireki leihoak, mesedez!
Fakhar Zaman

1995
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Busa abiada handian doa
Leiho guztiak itxiak daude
Pasaiariak bata bestearen gainean jesarri dira
Denek piztu dute zigarroa
Denek zabaldu dituzte egunkariak
Denek hitz egiten diote elkarri
Denak daude ahozabalka
(Logaleak amorratuta)
Denok gaude geldirik
Kanpo aldera begira
Zuhaitzak, elektrika posteak, baratzak, faktoriak
Pentsakor gaude denok
(Etxeko arazoak, ofizialak, politikoak, maitasunekoak)

Busa gelditu egin da
Lagun bat jaitsi eta badoa
(Presa dauka bere helmugara iristeko)
Baina zer edo zer gertatu da ustekabean
Bus barruan
Botaka hasi da norbait
(Busean datorren lehen aldia du beharbada)
Usain mindu batek hartu ditu zoko guztiak
Beste batzuk ere botaka hasi dira
Denok hasi gara botaka
—Ireki leihoak mesedez!
   Ireki leihoak mesedez!

 

Ireki leihoak, mesedez!
Fakhar Zaman

1995
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea