Gure biziko egun bat
Jan Vladislaw

1977
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Norbera
jantzi
norberak
bere burua ispiluan
norberak
eskailerak jaitsi
norberak

Norberak
tranbia itxaron
norberak
tiketa erosi
norberak
bidaiarien masan sartu
norberak

Norberak
uhina desegiten ikusi
norberak
jausten ikusi, jausten gaua
norberak
kantoian gelditu behar zain, horrela,
norberak

Norberak
sartu behar desegiten den masan
norberak
itxaron behar tranbia
norberak
erosi behar tiketa
norberak
urtu behar loditu den gauean
norberak

Norberak
eskailerak igo
norberak
atea zabaldu
norberak
bere burua ispiluan
norberak
erantzi
norbera.

 

Gure biziko egun bat
Jan Vladislaw

1977
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea