Pikotxa ukaldiz
Fayad Jamis

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Pikotxa ukaldiz ebakitzen duzu lur lehorrean
zulo bat tamariza txikiarentzat.
Arduratzen zara landare guztiei leku egiten
zerurantz daitezen luza. Ez dadila hautsi
ez hil tamariza bakar bat!
Zuhaitza elikatu behar duen lur berberaz
izerditu, larritu eta lokazten zara.
Hazirik ikusiko ote duzun, oraindik ere
saparik edukiko ote duzun hau ibilbide eder bat bilakatzean,
non maiteminduak promenatuko diren
sortzen lagundu zenuen gerizpean ausikika.

 

Pikotxa ukaldiz
Fayad Jamis

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea