Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
ACNUR Euskal Batzordea, 2017

 

Hiztegia

 

aita onak: misiolariei deitzeko modua; frantsesez, les bons pères.

amandre: andre heldua, auzokidea; frantsesezko matrone adierazteko erabilia.

bagesera: Ruandako klan baten izena.

basartardo: basartoz eginiko edaria, garagardoaren antzekoa (basarto ardo). Basartoari sorgo ere esaten zaio.

batwa: pigmeoak, Ruandako etniarik pobreena. Gehienak eltzegintzatik, aldizkako lanetatik eta eskaletzatik bizi dira.

boy: morroia, etxeko lanetan laguntzen duen mutila.

eleusine: poazeoen familiako belarra, zona tropikal eta azpitropikaletakoa.

ENE: Nekazaritza eta Elikadura Erakundea; nazioartean,  FAO, Food and Agriculture Organisation.

esparru: frantsesez, enclos. Gure kasuan, hesiz inguratutako bizilekua, patioak eta etxeko baratzea; etxaldea, nolabait, ez animaliak edukitzeko itxitura.

etxola (Tripoloren): frantsesez, case. Ez da txabolaren sinonimoa. Testuan, hitz horrek etxe laukizuzena adierazten du, belgikar kolonialismoak ezarria, kaxa formakoa. Hitz hori aukeratu dugu Harriet Beecher Stoweren Uncle Tom's cabin nobelaren izenburu frantsesa kontuan izanik: La case de l'oncle Tom.

euforbio: lore-elkartze bitxiak ematen dituen eufor-biazeoen familiako landare toxikoa.

galette: Frantziako sukaldaritzako platera, crêpearen aldakia, normalean jaki gaziekin jatekoa (gazta, arraina, barazkiak..)

Goi Volta: gaur eguneko Burkina Fasso herrialdearen izen zaharra.

ikaliso: galtzatxoak, kuleroak; frantsesezko calçon hitza du oinarri.

kalabaza: kuiaren formako buztinezko ontzia; frantsesez, calabasse. Bestalde, courge esateko, kuia erabili dugu, kukumaren sinonimoa.

makadam: errepidea. John Loudon McAdam ingeniari eskoziarraren izenetik dator.

pista: lurrezko bidea, ibilgailuentzat ere balio duena.

 

      Bestalde, hitz baten esanahia argitzea ezinezkoa gertatu zaigu: impereryi (sabanako animalia bat).

 

      Gainerakoan, kinyaruanderazko izen arrunt nahiz bereziak, baita esalditxoak ere testuan bertan azalduta datoz, jatorrizkoan bezala.

 

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

euskaratzailea: Miren Agur Meabe
ACNUR Euskal Batzordea, 2017