GOIZPARKIAK
Paul Verlaine

euskaratzailea: Lauaxeta
Euzkadi, 1931-martxoa
armiarma.eus, 2021

 

Neure Jaungoiko Jauna, zadiz onetsia

aldi bihur-txarrotan kistar nozulako.

Baina sar egisztazu jasapen bixia

leiala naiakitzun txakur on bat antzo.

 

Banedi ardian hatz duan axuria!

Artzainak ez dau lanik zintzo dualako.

Ondo daki nori zor artilla, bixia;

hareri dago ernai noiz-nahi hartuteko.

 

Arrain nagizu, «Ikurran Semiari» nagon:

edo asto apala neuregana digon:

txarria banintzake murgildu nagian.

 

Notinak baino hobeto abere-piztiak.

Otsein izaten jatzuz oraingo aldian:

egin beharra zintzo dagie guztiak.

 

GOIZPARKIAK
Paul Verlaine

euskaratzailea: Lauaxeta
Euzkadi, 1931-martxoa
armiarma.eus, 2021