1844-03-30 / 1896-01-08
Paul Verlaine

Verlaine, Paul. Poeta frantsesa (Metz, 1844 - Paris, 1896). Oso gazte hasi zen poemak idazten, Parisko literatura giroan sartuta. Lehen poema liburuak, Poèmes saturniens (1866, Saturnoren poemak), parnasianismoaren eraginpean eginak dira. Hurrengoek, Les Fêtes Galantes (1869, Jai galaiak), Watteau margolariaren estiloko giroan, pertsonaia xume sentsualak agertzen dituzte. Garai hartan Mathilde Mauté ezagutu zuen, eta hiru urte geroago harekin ezkondu zen; urte haietako zoriona kantatzen dute La Bonne Chanson (1870) saileko poemek, bizimodu lasai eta sotil baten gogoa adieraziz. Rimbaud poeta ezauguturik, ordea, bertan behera utzi zituen asmo haiek: emaztea eta seme jaio berria utzi, eta Frantzian, Belgikan, eta Londresen ibili ondoren, liskar eta errieta ugariekin, Verlainek bi tiro jo zizkion Rimbaudi, eta kartzelan sartu zuten bi urtez. Garai hartan idatzi zituen bere poema onenetarikoak, Romances sans paroles (1874) liburuan bilduak; liburu horretako lehen poemetan, bereziki, frantses literaturan nekez oso gutxitan den musikaltasuna lortu eta esperimentu prosodiko ausartak egin zituen Verlainek. 1874an katoliko egin zen; garai hartan poema mistikoak idatzi zituen, Sagesse (1874-80) eta Amour (1888-92). Gero, ordea, alkoholismoa zela eta miserian bizi izan zen; aldi berean halako ospea lortu zuen poeta sinbolista eta "dekadente"-en artean. Giro hartan arrakasta handia izan zuten Poètes maudits (1884, Poeta madarikatuak; T. Corbière, Mallarmé eta Rimbaudi eskainia), eta Jadis et Naguère (1884, Antzina eta oraintsu; bertan dago L'art poétique) lanekin. Pieza erotiko batzuen ondoren, Parallèlement (1889), Liturgies intimes (1892), Elizako jaiei buruzkoa, eta Epigrammes (1894), gai desberdinetakoa, agertu ziren. Verlaine da frantses poeten artean lirismo handiena lortu duenetako bat. Hitz-musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eta poeta erromantikoen eta sinbolisten arteko zubia. Poesia hoberenetan bere aurrekoen erretorika handinahia hautsi zuen, eta frogatu zuen frantses hizkuntza, baita egunoroko esapideetan ere, giza sentipenen alderdi berriak komunikatzeko gauza dela, irakurlea beretzen duten iradokizun eta lausotasunaren bidez; hitzen soinuen bitartez musika egin zuen, ohiko edukien bidez baino indar handiagoz; izan ere, Verlaineren lan hoberenetan ez baita ageriko eduki intelektual edo filosofikorik.
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila