EZ DEN LURRALDEA
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Ez den lurraldea dut irrikatzen,

den guztia irrikatzeaz nekatu naiz-eta.

Ilargiak zilarrezko runetan hitz egiten dit

ez den lurraldeaz.

Gure desira osoki asetzen den lurraldea,

Gure kateak erortzen diren lurraldea,

Gure bekoki urratua ilargiko ihintzaz freskatzen duen lurraldea.

Nire bizitza ilusio suharra izan zen.

Baina aurkitu dut zerbait, eta zerbait irabazi benetan-

ez den lurralderako bidea.

Ez den lurraldean zehar

dabil nire maitea koroa distiratsu batekin.

Nor da nire maitea? Iluna da gaua

eta izarrek dar-dar egiten dute erantzun modura.

Nor den nire maitea? Nola duen izena?

Zeruak geroz eta altuago harrotzen dira,

eta ume bat lanbro amaigabetan itotzen da

eta ez du erantzuna ezagutzen.

Baina ume bat ez da ziurtasun bat baizik,

eta bere eskuak zeru oro baino garaiago altxatzen ditu.

Eta ordua erantzun bat heltzen da: ni naiz maite duzun hori

eta beti maitatuko duzuna.

 

EZ DEN LURRALDEA
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023