IZARRAK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Gaua iristen denean

eskaileran geratzen naiz eta entzuten dut,

lorategian izar-multzo handiak sortzen ari dira

eta ni ilunpean nago.

Entzun. Izar bat erori da tintin-hots bat eginez!

Ez irten oinutsik belarretara,

lorategia ezpalez beterik daukat.

 

IZARRAK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023