AHOLKUAK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Eta erreginak bere aholkulari sekretuari galdetu zion:

¿Zein emakume maltzurrarekin maitemindu da neure ezkontidea?

– Odola pizten dioten emakume guztiak maite ditu hark.

¿Baina zeinen kontra borrokatu behar dut gehien?

– Zeure izaera beltzaren kontra borrokatu beharko duzu batez ere.

Baina nola borrokatu behar dut neure izaera beltzaren kontra?

– Utzi mezulariak musuka zaitzan ilunabarrean.

 

AHOLKUAK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023