JAINKOEN LIRA
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Non egongo ote da

Jainkoek hilkorren tribuari

maileguan emandako

zilar eta bolizko lira?

Ez dago galdurik,

opari eternalak ez baitira

denboraren poderioz higatzen,

ez dira sutan suntsitzen.

Baina badator kantore bat,

halabeharrak markaturik,

eta lira salbatzen du

ganga ahaztuetatik.

Eta sokak jotzerakoan

mundu guztiak konprenitzen du

Jainkoak bizirik daudela

garaiera pentsaezinetan.

 

JAINKOEN LIRA
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023