DETERMINAZIOA
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Oso pertsona heldua naiz,

baina ez nau inork ezagutzen.

Nire lagunek niri buruzko ideia okerra dute.

Ez naiz otzana.

Otzantasuna nire arrano-hatzaparretan pisatu dut eta ondo ezagutzen dut.

Oi, arrano, zelako gozotasuna dagoen zure hegoen hegaldian.

Isilduko ote zara gauza guztiak bezala?

Edo agian poemak idatziko dituzu? Ez, ez duzu sekulan gehiago poemarik idatziko.

Poema bakoitza poema batetatik urratu beharko da,

eta ez da poema bat izango, hatzaparren marka baizik.

 

DETERMINAZIOA
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023