GU EMAKUMEOK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Gu emakumeok, lur nabarretik hain hurbil.

Kukuari galdetzen diogu ea zer espero duen udaberriaz,

pinu biluziaren besoetara egiten dugu jauzi,

seinaleak eta aholkuak bilatzen ditugu eguzkia apaltzen denean.

Behinola ezerengan sinisten ez zuen gizon bat izan nuen maite…

Egun hotz batez etorri zen, begiak hutsik zituelarik,

egun latz batez joan zen, bekokian ahanztura zeramalarik.

Nire semea bizi ez bada, orduan gizon harena da.

 

GU EMAKUMEOK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023