VIERGE MODERNE
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Ez naiz emakume bat. Neutro bat naiz.

Ume bat naiz, morroi bat, eta erabaki ausart bat,

eguzki gorrimin baten izpi irribarretsua naiz…

Arrain jatun guztientzako sarea naiz,

emakume guztien omenezko brindisa naiz,

urrats bat naiz, zorirantz eta hondamendirantz,

salto bat naiz, askatasunerantz eta nirantz…

Odolaren mintzoa naiz gizonaren belarrira,

arimaren sukarra naiz, desira eta haragiaren ukoa,

paradisu berritarako sarrera-seinale bat naiz.

Sugar bat naiz, bilatzailea eta lotsagabea,

ur sakona naiz, baina belaunetaraino ausartu dena,

sua eta ura naiz, elkartasun aske eta leialean…

 

VIERGE MODERNE
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023