PENAK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023

 

Ahizpa eder hori, ez zaitez mendietara igo: ni engainatu ninduten,

ez zeukaten ezer ere nire desirari emateko.

Izei baten adarra apurtu nuen haren oroigarri,

itzala ematen zuen bidean mototsa bezain arbatsu,

eta bilatu nuen itsasorako itzulbidea nire oinatz zaharrei jarraituz.

Itsasoak milaka jostailu apurtu ditu, eta hondarrera bueltatu–

alferrik ari naiz nire edertasunari distira ematen dion bitxiaren bila.

Zatoz, eser zaitez nirekin hemen, hitz egingo dizut nire penez,

sekretuak kontatuko dizkiogu elkarri.

Zuk zure edertasuna eta zure begiratzeko modua erakutsiko dizkidazu

eta nik nire isiltasuna eta nire entzuteko ohitura eskainiko dizkizut.

 

PENAK
Edith Sodergran

euskaratzailea: Jon Gerediaga
armiarma.eus, 2023