Loratutako gaztainondo barrikada
Jaroslav Seifert

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021

 

 

Loratutako gaztainondo barrikada

 

 

Ezberdina izan zen leku bakoitzean. Hemen, goizez,

loratutako gaztainondoekin altxatu zuten barrikada.

 

Zuhaitzez zuhaitz erortzen ziren, lanpara piztuen modura,

eta su garren artean etzaten ziren gizonak isilik.

 

Egun eder bat izan zen gero eta kanoiak entzun ziren

eta bekokiko izerdia idortu zuten gizonek.

 

Erizaina heldu zen ondoren, fidel zeramatzan

zigarretak, ogia eta ura bere txantxilean.

 

Bero harekin lehertu egin ziren zuhaitzak, noski,

eta erizaina korrika heldu zen bendajeekin.

 

Zer egin ez zekiela zegoen han isilik gasekin:

ez dira nahiko bi esku lan horretarako.

 

Hor datza bat, eta bestea, eta lau ziren;

bihur daitezela esku zuhaitzen hostoak!

 

Hiru hil ziren. Zuhaitzak eta loreak haiekin,

harako zauritu haiekin ere hiltzen ziren.

 

Batailaren erdian nekez eraman ahal izan zituzten.

Gaur egun ere han dautza zuhaitzak, ordea.

 

Loratutako gaztainondo barrikada
Jaroslav Seifert

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021