Kanta bat amaieran
Jaroslav Seifert

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021

 

 

Kanta bat amaieran

 

 

Entzun Hendele txikiaren istorioa.

Atzo bueltatu zen berriz nigana

eta hogeita lau urte zituen jada,

eta sulamita bat bezain eder zegoen.

 

Errauts kolore griseko urtxintxa-larruzko

jaka bat eta txano jostaria zeramatzan,

eta ke kolore apaleko lepokoa

ere bai lepoaren bueltan lotuta.

 

Hendele, zeinen ongi ematen dizun!

Hilda zeundela sinetsita nengoen,

eta, aldiz, are ederrago bilakatu zara.

Hau poza etorri zarelako!

 

Oso oker zaude, lagun maitea!

Hogei urte daramatzat hilda,

eta zuk ere ongi dakizu hori.

Zurekin biltzera etorri naiz soilik.

 

Kanta bat amaieran
Jaroslav Seifert

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021