Batzuetan oroitzapenek lotzen gaituzte
Jaroslav Seifert

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021

 

 

Batzuetan oroitzapenek lotzen gaituzte

 

 

Batzuetan oroitzapenek lotzen gaituzte

eta ezein guraizek ezin du ebaki

halako hari sendorik.

          Edo sokarik!

 

Ikusten duzu artisten etxe ondoko zubia?

          Zubi horretatik metro gutxira

tiroz akabatu zuten guardiek

nire aurrean zihoan langilea.

 

Apenas nituen hogei urte orduan,

          eta bertatik pasatzen naizenero

etortzen zait bueltan oroitzapen hori.

Eskutik hartzen nau eta elkarrekin goaz

juduen hilerriko atariraino,

handik egin bainien ihes ordukoan

beren metrailetei.

 

Urrats zalantzatiz jarraitu zuten aurrera urteek

eta baita nik ere haiekin.

          Urteak hegan

harik eta denbora gelditu zen arte.

 

Batzuetan oroitzapenek lotzen gaituzte
Jaroslav Seifert

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2021