EZ DUZU TABERNARIK IZANGO HONDARTZAN
Jusuf Abu Loz

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Asti jakin baten ostean,

hogeita hamar izan ostean,

bidaiA baten ostean,

eklipse erdiaren ostean.

 

Bi urteren edo bi emazteren ostean,

topatu gabeko familia etxeko bi edalontzien ostean.

Arrazoirik gabeko edade baten ostean.

Gure galtze guztien ostean,

bidearen, poemen, emakume indartsuen

eta sutondo desiratuaren atsekabeen ostean.

Lagunek beren destinorako hiesaren ostean…

haietarik batentzako martirioa,

bestearentzako familia, bekatua hirugarrenarentzako.

Eta haietarik ederrena

absentatu da bakar bakarrik Kordoba birkonkistatzeko.

Harri honen ostean

ez duzu tabernarik izango hondartzan,

zeure elegia eta odak idazteko

ez duzu zeure aberriaren

erbestea besterik.

 

EZ DUZU TABERNARIK IZANGO HONDARTZAN
Jusuf Abu Loz

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021