EZ DUT DEUS
Walid Xeikh

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Ez dut deus oroitua izatea merezi duena

HIESik ez

Kultura edo Ingurumenaren ministro izateko

gobernuaren proposamenik ez

 

UNRWAren hornimendu txartelik ez

alderdi komunistarenerik ere ez.

 

Kaltzioa falta zait

eta ez dut Green Cardik

ezta Ameriketarako visarik

 

ezta herrialde bat Apatxeen aurkako salaketa jartzeko.

 

EZ DUT DEUS
Walid Xeikh

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021