APATXEA
Khaled Abdallah

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Helikoptero apatxeak itsaso gainean hegan egin du

     Eta bonba-negar eragileak jaurti ditu jendearen gainean

Netsarimdik gertu. Nire oin puntetatik atea karrakatzen nuen aurrerantz

Eta pauso bakoitzarekin distantzian hondoratzen nituen eta mendi altu bihurtzen ziren

hondartzan. Eguzkia bero zegoen xake partida bezala.

Hodeiertzean, helikopteroa eulia zen Gazako airean,

Ep! Esan dut. Ez da mugitu. Gaueko albistegiko

aurkezleak azaldu du gai zela nire aitonarentzat lanpara zen izarra eklipsatzeko,

Bitartean, eskailera eusten nion!

 

APATXEA
Khaled Abdallah

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021