IRUDITZEA
Mahmud Abu Haxax

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Gauak lehergailuz saturatua dirudi. Gaur arratsean bigarren eskuko

hondartzarako aulkia eta kanaberazko mahaia

erosi ditut. Otu zait mahaiak balkoirako ere balio zezakeela

eta zaurituak garraiatzeko,

duela hilabeteak ez naizela balkoian eseri eta duela

urteak ezin izan dudala itsasoa ikusi – gerran galdu genuen

auzoan dagoen mendiko koloniak balkoiko edalontzia

aizto bihurtu du. Baina gau honetan desirak eta ilargiak

gorputza lehen bezala zabaltzera gonbidatu naute

denboraren jabe egitera

aulkia aitzakia hutsa balitz bezala.

 

IRUDITZEA
Mahmud Abu Haxax

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021