ITZULERA
Mahmud Abu Haxax

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Nire pausoen gainera itzuli nintzen. Erdi-jandako sagar

batez oroitu nintzen. Nire hortzek landutako sagar bat

nire atzean uztearen ideiak terrorizatu ninduen. Nire amak

ez ziokeen imintzio eta ulu egiteari utziko: «ez du

sagarra bukatu». Bertaratutakoen begien aurrean

ez lioke beste erdia inarrosteari utziko, usteldu arte, bere eskuan.

Irtetean ateari talka egin aurretik zakarrontzira

bota dut.

Nire atzean utziz gauza guztiak.

Eta erdi bukatutako poemak.

 

ITZULERA
Mahmud Abu Haxax

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021