MINBIZIASamer Abu Hawwax andreasetagudrun, 2012 euskaratzailea: Hedoi Etxarte armiarma.eus, 2021
Nire lehengusina
burua ubel
eta erabat soil
egongelan esertzen zen
isil
eta irribarre egiten zien
bera hil zedin
bederatzi hilabete
itxoin zuten
bisitariei.