ATZERRITARRAK
Jusuf Abu Loz

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Hamar erbesteratu ginen tabernan, geure arteko kontakturik

ez genuen. Geure ingurura begiratzea edo trinkatzea ekiditen genuen

ispilu batek soilik itzultzen zigun arinki mozkor ziren

hamar erbesteratuen irudia. Eta jazz musikak

hautsitako isiltasunak. Barraren atzeko zerbitzari arabiarrak oihu

bat-batean:

«A ze gau ederra! Hamar anaia ispiluan

eta nire ama antzua da

Allah laudatua izan dadila». Eta gehitu zigun:

«Uki ezazue zura»

eta orduan barrako zura ukitu genuen.

 

Bide ertzeko arrosa gorriak

landareak al dira?

Edo ideiak?

 

ATZERRITARRAK
Jusuf Abu Loz

andreasetagudrun, 2012
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021