ENE ADISKIDE GABRIEL ARESTI POETA EUSKALDUNAREN HERIOTZEAN Menderik mende defenditu huen etxea, belar eta odolezko gure aberri txikia.
Anaia eta maisu, begira Meli malenkoniazko ilargi bihurtua, entzun Nerea, Guria, Andere-Bihotzen joarea...
Gabriel, euskal poesiaren iraultza. Gauden isilik, gauden isilik bere hilobiaren ondoan.
Baten bat zemaika zabilek hik baztertu huen gurutzearekin.
Gure mendeen etxeak bizirik iraunen dik hire berban, etxean haugu hi.
ENE ADISKIDE GABRIEL ARESTI POETA EUSKALDUNAREN HERIOTZEAN |