GAINEAN? GORAGO! Baliteke denok jakinaren gainean egotea. Baliteke hauxe izatea hain zuzen gainean egotearen zama. Baliteke hemen bertan amaitzea gure lana. Baliteke ikasi berriak izatea baliteke lehenago jakin ez izana, baliteke, eta baliteke jakitez okertu izana.
Inork ez.
Ez ote daki inork, hemen ez ote da dakienik inor?
Baliteke geriza bat izatea, horko hori zuhaitz batzuk eta gainerako guztia eta gainerako guztia izan liteke jakinaren azpia.
Emadazue eskua, otoi, emadazue eskua.
Ama. Eman.
Baliteke nire jakin beharra gorago egotea, gainago.
GAINEAN? GORAGO! |