IRRINTZI
Blas de Otero

Irrintzi
1969
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Irrintzi horia, grisa

eta laranja da.

Moko bat, hankatxo bi

eta hegoak bi.

Irrintzik txistu kantu tremolo

egiten du zazpi tonutan

eta hamahiru aldaeratan.

Badoa jauzika badator

printze baten antzera da pausatzen

eta alpiste begiekin

du begiratzen.

Irrintzi kaiola batean bizi da

zur koloreko zurezkoa

kobre haga mehekoa.

Irrintzi horia

grisa eta laranja da,

txistu ahotsez eta danbolin doinuz

zazpi tonutan

hamahiru aldaeratan.

 

IRRINTZI
Blas de Otero

Irrintzi
1969
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016