ASKOREN IZENEAN
Blas de Otero

En nombre de muchos
1952
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Nire ahoak ez du esango

egia ez den berbarik.

Nire ahoak ez du esango

beharrezkoa ez den silabarik.

Berben zuhaitza ikusteko

jaio nintzen,

eta gizonaren lekukotza

eman dut, orriz orri.

Erre ditut haizearen ontziak.

Apurtu ditut ametsak,

berba biziak landatu ditut.

Bakar bat ere ez dut barkatu:

isiltasuna atera dut lurretik eguzkitara.

 

ASKOREN IZENEAN
Blas de Otero

En nombre de muchos
1952
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016