ESPAINIAREN AURKAKO KANPAINAK
Blas de Otero

Campañas antiespañolas
1963
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Noski mundua ez dela Espainia. Ba dakigu ordea zer den Espainia?

Pentsa dezagun.

Zeru bat? Historia bat?

Ez naiz txantxetan ari.

Jarrai dezagun, bada, gure azterketaren ildoa.

Ibai bat ote? Bizitza ote? Itsasoa ote? Heriotza ote?

Desordena honen ondoren, amaitu da ibilia.

Espero dut garbi geratu dela zer den Espainia.

Lur birjina bat. Edo, aitzitik, zeru puta bat.

Ez naiz txantxetan ari.

Beroa daukat buru-hanketan,

eta hotza, hotza, hotz handia gorputz osoan.

Laster eginen du nireak,

bat,

bi,

lau

liburuk ezabatu dute ahanztura

eta besterik ezer gutxi.

O zelaia,

o mendia, o Darro

ibaia: ezaba nazazue

bizirik.

Gora ezazue,

ene aberriko gailur urdinok,

ahotsa.

Egun ez daukat nirea dela

esan dezakedan dorretxerik.

O airea,

o galdutako itsasoak.

Jo ezazue

nire bertsoaren kontra, burrunba

librean.

 

ESPAINIAREN AURKAKO KANPAINAK
Blas de Otero

Campañas antiespañolas
1963
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016