EUSKERAZ EGIN DEZAGUN
Blas de Otero

Euskera egin dezagun
1968
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

                                                Lurdes Iriondo

 

Jaio nintzelarik, egin zidaten aurrenekoa mihia moztea izan zen.

Hori ziria sartu zidatena.

Orozkotik eta Durangaldetik nator.

Eskubide osoa neukan neure aurrekoen hizkuntza eskuratzeko.

Amamari entzuten niona baratzeko sagarrondo eta gereziondoen artean.

 

Protesta dezadan.

 

Ordaindu ez didaten letra erreklamatzen dut.

 

Eta euskaratik erdaratzen jarraitzen dut

mintzo naizen aldi oroz, idazten dudan aldi oroz.

 

Itzul iezadazue nire herentzia.

 

Egin zuten aurrenekoa jaio nintzelarik, hizkuntza lapurtzea izan zen.

 

Gero gaztelaniaz idazten, mintzatzen saiatu nintzen.

Bakea eskatu nuen eta, baldintzapean, eman zidaten zati bat.

Hitza eskatu eta mihia moztu zidaten.

Isilduko banintz, harriak mintzatuko lirateke.

 

EUSKERAZ EGIN DEZAGUN
Blas de Otero

Euskera egin dezagun
1968
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016