MUNDU OSOKO ALBISTEAK
Blas de Otero

Noticias de todo el mundo
1963
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Berrogeita zazpi urteko adinez,

beldurra ere ematen du esateak,

poeta espainiar bat besterik ez naiz

(beldurra ematen dute urteek, poetak, eta Espainiak)

hogeigarren mendeko erdialdean. Horixe besterik ez.

Dirua? Gatibu nauena gatibu da bertzeren,

hark esan zuen lez.

Txaloak? Bai, baina gor samarra naiz.

Osasuna? Nahikoa. Ospea?

Txarra. Eta ederki kostea!

Beldurra ematen du pentsatzeak,

baina analfabetoek, langileek, haurrek, ez naute irakurtzen.

Irakurriko naute ordea.

Orain idazten ikasten ari naiz,

klasez aldatua nago, bertsoak egiteko makina bat behar nuke,

barka, bertso batzuk behar nituzke makinarako

eta jornal on bat makinistarentzat,

eta batez ere bakea,

bakea behar dut borrokan jarraitzeko beldurraren aurka,

plazaren erdian topa egiteko

eta etorkizuna irekitzeko zabalen zabal

zuhaitz bat landatzeko

beldurraren sudurrean,

egunonak emateko inor tronpatu gabe,

egunon postari, eta gutun bat eman diezadala

zuri, handik dadin uso bat hega.

 

MUNDU OSOKO ALBISTEAK
Blas de Otero

Noticias de todo el mundo
1963
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016