BORROKAN HILAK
Yusef Komunyakaa

Missing in Action, 1988
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2020

 

Gizonak lurra zulatzen hasi dira,

Hanoi kanpoaldeko zuhaitzen kontra

paratzen dituzte itzalak, baina ez dago  

haxix pipa bat betetzeko beste hezur.

Leundutako harri beltzean                                             

izen berriak irarri ostean

guk hautsa haizatzen dugu eta aurpegia

jiratzen dugu horma hutsen aldera.

 

Ametsetan suminduraz esaten ditugun izenak

zume negartietatik zintzilik daude ibaiko lainoa bezala.

Zinta batean ahotsak josteko gai bagara,

baina  ezin dugu lortu gizon bat

berriro lur gainean ibiltzeko itzul dadin.

Ez da abesti bakar bat ere berpiztu

zoruan osatu den hortza apurtuko

biribilean. Eguzkiaren argiak

sakatu egiten du erantzun eske.

Baina ezerk ezin du ekidin C-130a

Hanoi gainera amilean jaus dadin

kiribilak eginez zeru berdean bengala batek bezala.

 

Bandera tolestu ostean

biziek elkar

besarkatzen dute.

Zuhaitzek guztiz bete ezin dituzten

tarteak utzi dituzte.

Tunelen barru aldera arnasa propultsatzeak

ez du ekarriko arimak itzultzea

itsasoaren beste aldetik.

 

Pakle City inguruko nekazariek

behin eta berriz diote basa loreak

kolorez aldatu direla.

Haizeak eta euriak bueltan

ekarri dituenak dira,

maitasunak ezin izan zuena berreskuratu.

Oraintxe loro-kako batetik

zintzilikatutako itzal bat ere ez,   

hau behintzat zerura begira hil zen.       

 

 

 

*loro-kako: tortura makila mota                    

 

BORROKAN HILAK
Yusef Komunyakaa

Missing in Action, 1988
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2020