GASOLINDEGIA Oi, ze zikin dagoen! —gasolindegi txiki hau, koipeztatua, koipez blaitua zeharrargitasun beltz kezkagarri, erabateko bateraino. Kontuz pospolo horrekin!
Aitak besapeetan estutzen dion buzo zikin, koipeztatua darama, eta zenbait seme arin eta lotsagabe eta koipetsuk laguntzen diote (familia-gasolindegia da), denak ere nahiko sakonki zikinduak.
Gasolindegian bizi ote dira? Zementuzko arkupea du hornigailuen atzean, eta bertan zanpatutako eta koipez bustitako zume-altzari sorta; zumezko sofan txakur zikin bat, eroso samar.
Komiki batzuek ematen dute kolore-ukitu bakarra —nolabaiteko kolore-ukitua. Aulkitxo bat (sortaren parte) estaltzen ari den zapi handi eta ilun baten gainean dautza, begoniatzar adarlatz baten ondoan.
Zergatik lekuz kanpoko landarea? Zergatik aulkitxoa? Zergatik, oi, zergatik zapia? (Bitxilore-puntadatan brodatua margaritekin, nik uste, eta kakorratz-lan grisak loditua).
Norbaitek brodatu zuen zapia. Norbaitek ureztatzen du landarea, edo koipeztatzen du, agian. Norbaitek antolatzen ditu lata-ilarak leuntasunez esan diezaieten ESSO—SO—SO—SO
auto asaldatuei. Norbaitek maite gaitu denok.
GASOLINDEGIA |