INSOMNIOA Komodako ispiluan ilargia so dago milioi bat miliari (eta agian, harrotasunez, bere buruari, baina inoiz, inoiz irribarre egin barik) aspaldi gaindituta loa, edo agian egunez lo egitekoa da.
Baztertuko balu Unibertsoak hark pikutara bidaliko luke, eta topatuko luke ur-masa bat, edo ispilu bat, non bizi litekeen. Beraz batu ardura amaraun baten eta bota putzuan behera
mundu alderantzizkatu horretara non ezkerra beti eskuina den, non gorputza benetan itzalak diren, non esna ematen dugun gau osoa, non zerua xaloa den nola itsasoa den orain sakona, eta maite nauzun.
INSOMNIOA |