ARTEA
Elizabeth Bishop

euskaratzailea:Leire Vargas
armiarma.eus, 2024

 

Ez da zaila menperatzen galtzeko artea;

hainbeste gauzak dirudite galdu daitezen

asmoz beteak non haiek galtzea ez baita desastrea.

 

Galdu zerbait egunero. Egin bakea

galdutako giltzen aztoramenarekin, alferrik galdutako orduarekin.

Ez da zaila menperatzen galtzeko artea.

 

Orduan entrenatu abiadura askea, galdutakoa haztea:

tokiak, eta izenak, eta egitekotan zeunden bidaien

helmugak. Batek ere ez du ekarriko desastrea.

 

Galdu nuen amaren erlojua. Eta begira! itxi du atea

maite nituen hiru etxeetan azkenak, edo azken-bigarrenak.

Ez da zaila menperatzen galtzeko artea.

 

Bi hiri galdu nituen, zoragarriak biak. Eta, zabaltzeko tartea,

jabetzan nituen erreinu batzuk, erreka bi, kontinente bat.

Faltan ditut, baina ez zen izan desastrea.

 

— Zu galtzean ere (ahots olgetaria, maite

dudan keinua) ez da izango gezurra. Agerikoa da

ez dela zailegia menperatzen galtzeko artea

eman dezakeen arren harekin dakarrela (Idatz ezazu!) desastrea.

 

ARTEA
Elizabeth Bishop

euskaratzailea:Leire Vargas
armiarma.eus, 2024