XANPUA Harrietako eztanda geldiak, likenak, hazten doaz, gris, astindu zentrokideak zabalduz. Adostu dute ilargiaren bueltako eraztunekin bat egitea, nahiz eta gogora dezakegunetik aldatu ez diren.
Eta zeruek zainduko gaituztenez hori gertatzen den arte, lagun maite, presatsua eta pragmatikoa izan zara; eta begira zer gertatzen den. Denbora ez baita ezer malgua ez bada.
Izar uxoak zure ile beltzean, formazio argitsua osatzen, nora doaz tropelean, hain goiz, hain zuzen? —Zatoz, uztazu garbi dezadan metalezko konketa handi honetan; higatua eta distiratsua da, ilargia legez.
XANPUA |