GAUEKO HIRIA (HEGAZKINETIK) Ezein oinek ezin izango luke jasan, zapatak finegiak dira. Beira hautsia, botila hautsiak, haien mordoak sutan.
Su horien gainetik inor ezin liteke ibili: horko azido leherkariak eta kolore askotako odolak.
Hiriak malkoak erretzen ditu. Bildutako laku urdin-berdexka bat ketan hasi da.
Hiriak errua erretzen du. — Errua birrintzeko halako indarra behar du berokuntza zentralak.
Linfa garbia, odol hanpatu distiratsua kanporantz zipriztinka urrebildutan
ilunetan, urtuta, silikato-erreka berde eta argitsuak isurtzen diren tokira.
Gizon handiki batek, bakar-bakarrik, mundrun-putzu bat egin zuen negar, ilargi belztu bat.
Beste batek malkoz eraiki zuen etxe-orratz bat. Begira! Gori, tantaka ari zaizkio alanbreak.
Sutea aire bila ari da beldur-zulo batean. Hilda dago zerua.
(Hala ere, badaude izakiak, izaki zuhurrak, airean. Lurrean pausatzen dituzte oinak, ibili egiten dira berde, gorri; berde, gorri.)
GAUEKO HIRIA (HEGAZKINETIK) |