|
Urkamendira bideko erreportaia
OHARRAK
Petschek Jauregia: Julius Petschek finantzarrak etxe banku bezala eraikitako Jauregia. Nazien okupazio garaian Pragako Gestapokoren zentrala izan zen.
I KAPITULUA: Hogeitalau ordu. Jelinek-tarren etxera: Josef eta Marie Jelinek senarremazteak, hiru urteetan zehar Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren kideak; balentasunaz uzten zuten etxea Alderdiaren isileko ekintzetzat. Nire emaztea dakarte: Justa Fucikova, 1903.ean jaioa; kazetaria, pakea eta emakume mugimenduaren militante sutsua, Txekoslobakiar Emakumeen Batasunaren ohorezko presidentea; Munduko Pakearen Kontseiluko Presidentordea; S.E.S.B.aren Adiskizun Ordenarekin kondekoratua izan zen lehen emakumea.
IV. KAPITULUA: 400.a Hradcany: Pragako gaztelua, aintzidaniko garaietatik Txekiar Erregeen egoitza eta 1918.etik Txekoslobakiako Errepublikaren Presidenteen egoitza. Vladislav Vancura 1891-1942: Txekiar idazle ospetsua, hizkuntza berriztatzailea eta zinematografoa. Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren kidea sortu zenetik, 1921. antifaszismoaren burrukalari sutsua. Bere obra “Txekiar nazioaren irudiak” indargarria izan zen okupaturiko nazioarentzat. Obra honetan Txekoslobakia nazien menpe izan zeneko historiaren gertaerak aipatzen ditu. 1942. urtean Gestapok atxilotu zuen. Bedrich Vaclavek 1897-1943: Kritiko literarioa, historialaria eta kazetaria. Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren kidea sortu zenetik, 1921.etik. Proletalgoaren arte sozialistaren antolatzaile eta hedatzailea. 1939.etik klandestinitatean egin zuen lan; 1942.ean atxilotua izan zen, eta Oswiecim-eko (Auschwitz) konzentrazio esparruan hil arte torturatua. Lida ere entregatu egin zuen: 1921.ean jaioa. Pragako Antzerki Nazionaleko aktoresa.
V. KAPITULUA: Figurak eta Figuratxoak (I). Ladislav Stoll 1902-1981: Txekiar zientzilaria. Kultura-politikaren aldeko langilea. Txekoslobakiako Zientzia Akademiako partaide eta Alderdi Komunistaren kidea. Aldizkari progresisten kazetagilea. Liberazioaren ondoren Hezkuntza eta Kultura Ministraria. Bozena Nemcova 1820-1862: Obra klasikoen idazle txekiarra. Ipuin maitagarriak eta herri leiendak biltzen zalea. Bere ipuinetan gai sozialak tratatzen ditu. Bere gorengo obra “Babieka” (Amona) da. Julius Zeyer 1841-1901: Txekoslobakiako poeta, dramatikoa eta nobelista. Duen fantasia erromantikoagatik nabarmentzen da. Bere pertsonaiak nortasun tinkoa daukate, abentura zaleak dira eta emozio sakonekoak. Karel Sabina 1813-1877: Politikari dramatikoa, kazetaria eta idazle txekiarra. Erromantizismo indibidualistaren eta Macha txekiar poeta erromantikoaren interpretea eta kritikoa. Sozialismo utopikoaren hedatzailea. Hilerriko Lorak: Jan Nerudaren lehen poesi liburua. 1818. urtean argitaratua. Baladak eta Erromantzeak, Ostiral Santuko Kantak eta Motibo Sinpleak: Jan Nerudaren azkenaldiko poesiazko liburua: Baladak eta Erromantzeak (1833), Motibo Sinpleak (1833), eta Ostiral Santuko Kantak (1896). Honza Zika 1902-1942: Zapatari familikoa. Kultur fisikoaren mugimendu proletarioan egin zuen lan. Kazetaria eta Alderdi Komunistaren funtzionarioa. Nazien okupazio garaian Alderdiaren I eta II. klandestinitateko Zuzendaritzaren kidea. Honza Cerny 1912-1944: Proletalgoaren Kultura-Fisikoaren Federazioko funtzionarioa. Leninen Eskola Internazionalean ikasi zuen. Espaina aldean burrukalaria. Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren militantea. Berlinen exekutatua izan zen.
VI. KAPITULUA: 1942.eko setio egoera. Viktor Synek 1903-1942: Txekoslobakiako Konsomol eta Sindikatu Gorrien funtzionarioa. Kazetari komunista eta Alderdi Komunistaren I Zuzendaritzaren kidea. 1941.ean atxilotua eta 1942.ean Mauthausen-eko konzentrazio esparruan exekutatua. Otto Synek 1900-1941: Txekoslobakiako lehen Konsomolaren idazkaria. Alderdi Komunistak Pragan eta Pilsen zuen Batzorde Zentraleko idazkaria. Alderdi Komunistako Diputatua. 1939.ean atxilotua bere ekintza antifaszistak zirela medio. 1941.ean berriz atxilotua eta Pragan exekutatua. Milos Krasny 1909-1942: Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren eta Gaztedi Komunisten Batasuneko funtzionarioa. Okupazio garaian Gaztedi Langileriaren Mugimendu Nazionala zuzentzen zuen. 1941.ean detenitua eta exekutatua.
VII. KAPITULUA: Figurak eta Figuratxoak (II). Georg Grosz 1893-1959: Pintore espresionista, grafikoa eta karikaturista alemaniarra. Kapitalismoa, militarismoa eta faszismoa salatzen dituen karikatura ospetsuak ditu. 1932.etik Estatu Batuetan bizi izan zen.
VIII. KAPITULUA: Historia atal bat. Jan Vyskocil 1901-1943: Mekanikoa. Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren funtzionarioa. Rude Pravo aldizkariaren edikzio klandestinoen kargu zegoen. Oswiecim-en (Auschwitz) exekutatua. Milos Nedved 1908-1943: Neurologoa. Proletalgoaren Kultura-Fisikoaren Federazioan lan egin zuen. Okupazio garaian Txekoslobakiako Alderdi Komunistari lotuta zegoen medikuen erakunde klandestinoaren presidentea. Oswiecim-en (Auschwitz) hil arte torturatua. Jan Krejci 1903-1941: Alderdiaren Organu Zentralaren kazetagilea. Txekoslobakiako Alderdi Komunistaren klandestinitateko Zuzendaritzaren funtzionarioa. Atxilotua eta exekutatua.Aurkezten dizugun liburuaren edukiaz, itzulpenaz, presentazioaz eta inpresioaz eritzirik bazenu, eskertuko genizuke jakinaraziko bazenigu.
Urkamendira bideko erreportaia |